Euskal Herriaz gaindi, atzo AEBetako Idaho estatuan ere Korrika egin zuten 50 lagunek. Mountain Home herriko Goisalde Jausoro euskara irakaslea eta euskal etxeko arduradunek antolatu zuten. Korrikalariak Mountain Homen aritu ziren bost kilometrotan zehar, eta ekitaldi horretarako diseinatutako elastikoa jantzi zuten. Gainera, korrika egin ondoren ekitaldian erabilitako pankarta sinatu zuten. Mountain Homeko euskalakariz gain, Boisekoek ere parte hartu zuten.
AEBetan ere, Korrika egin zuten atzo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu