AEK-ko zortzi kide auzipetuta, terrorismoa goratzea egotzita
Korrika 16n ustez terrorismoa goraipatu zela salatu zuten Dignidad y Justicia eta España y Libertad taldeek. Horren harira, AEK-ko zortzi kidek Guardia Zibilaren aurrean deklaratu behar izan dute. Edurne Brouard, Mertxe Mujika, Asier Biurrun, Alizia Iribarren, Fernan Landaburu, Asier Amondo, Aitziber Sarasola eta Oscar Elizburu izan dira azken hamar egunetan polizia etxetik igaro direnak. Elizburuk atzo bertan zuen ordua, eta ezin izan zuen Korrika 17ren aurkezpenean izan. Guztiek uko egin diote galdetutakoa erantzuteari. «Euskararen alde antolatzen den guztiaren aurkako amorru zitala baino ez da. Erantzunik onena Korrika 17 izango da», ohartazi du Mertxe Mujikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu