Uriarte Gotzainaren adierazpenak

Aginte banaketaren artean dagoen menpekotasunaz kezkati agertu da Uriarte

2003ko abuztuaren 1a
16:03
Entzun
Aginte banaketaren artean dagoen menpekotasunaren aurrean kezkatuta agertu da Juan Maria Uriarte, Donostiako Gotzaina, Loiolako Basilikan eman duen mezan. "Aginte Legegilearen, exekutiboaren eta judizialaren arteko independentzia, are gehiago estatuko hiru zutabe nagusi hauen artean menpekotasun itxura emate hutsa baztertu beharreko zerbait da", adierazi du Uriartek.

Omilia mamitsua egin du Basilikan, eta ETAk azken egunetan egin dituen atentatuak aztertu ditu. "Giza bizitza lehendabiziko balore ukaezina da", esan du Uriartek. Beste alde batetik, politikarien neurtugabeko adierazpenekin gizartea aspertuta dagoela esan du Gotzainak, eta giza-eskubideak eta arau demokratikoak errespetatuz bakarrik iritsiko dela bakea adierazi du Uriartek. Herri honetan adostasuna lortzeko elkarrizketaren beharra dagoela esan du Donostiako Gotzainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.