Agiriak "zailtasun une bat" adierazten duela uste du Elorzak, baina "prozesua bizirik" dagoela nabarmendu du
TAk plazaratu berri duen agiria "zuhurtziaz\" hartu duela adierzi du Odon Elorza Donostiako alkateak (PSE-EE) Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Elorzaren iduriko, ez dira "gauzak bere onetik" atera behar, eta ETAren kritika eta gogoeta prozesuko "zailtasun une" batek eragin duela iritzi dio. Halako uneak askotan izango direla erantsi du. Horren guztiaren gainetik, "prozesua bizirik" dagoela nabarmendu du, eta PSOEk eta Espainiako Gobernuak borondate sendoa dutela "prozesua oker ez dadin eta azken bururaino irits dadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu