Gaur 11:48ean, Nafarroako Agoitz herrian, 2,1 graduko lurrikara bat izan da. Handik hamar minutura beste lur mugimendu bat gertatu da Aos herrian, 1,5 gradukoa.
Joan den igandean Luzaiden izan ziren bi lurrikara, bata 3,3 gradukoa eta 2 gradukoa bestea.