Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteak (Confebask), bere presidente Miguel Lazpiurren ahotik, gaur esan du ETAren mehatxua ez dela berria, eta "obretako enpresaburu bat" hil dutela gogorarazi du. Nabarmendu duenez, enpresaburuek aurrera jarraituko dute Abiadura Handiko Trenaren proiektua gauzatzen.
Forum Europa gosarietan gaur emandako hitzaldian, Confebaskeko buruak nabarmendu du ETAk ez duela deus "justifikatu" haren azken agirian: "Egin duen gauza bakarra enpresaburu bat hiltzea da. Enpresaburu zintzoa, herrikoia, geurea eta oso maitatua, eta hori ezin da deusekin justifikatu".
Bere hitzetan, euskal Y-a eraikitzen diharduten duten enpresek "lehenagotik" zuten ETAren mehatxua, eta, hortaz, azken agirikoak ez dira berriak.
AHT eraikitzen segitzeko asmoa adierazi du Confebaskek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu