EB-Berdeak Eusko Jaurlaritzaren hirukotik aldendu da Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruko zuzenketa batean gaur. EB trenak lukeen ibilbidearen aurka azaldu da berriz ere.
Gaur Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari AHTren lanak ahalik eta azkarren hastea eskatu die. EAJ, EA eta PSE-EEk horren alde bozkatu dute, eta EB, EHAK, Aralar eta PPk aurka.
PPkm bere aldetik, AHTren proiektu, eskaintza eta lanak betearazteko egutegia egitea eskatu du, baina beste alderdi guztiek zuzenketa horren aurka bozkatu dute. Trenaren lanetarako 233 milioi euroko aurrekontuaren %1,8 soilik bete dela kritikatu du PPk.
AHT
AHTren zuzenketa batean EB hirukotik aldendu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu