Ileorde arrosa eta sudur gorria ditu lanabes; Pirritx pailazoa gorpuzten du 1997. urtetik. Arte Ederretan lizentziatzerako sartu zen Takolo, Pirritx eta Porrotx taldean. Hasieran, bigarren mailako rolak jokatzen zituen: Maritxu izeba eta Perez sagutxoa, kasurako. Taldean hasi eta urtebetera hartu zuen Pirritxen rola, eta horretan dihardu ordutik. Taldea moldatuz joan da urteotan: Takolok utzi zuen lehenik, eta, 2007an, Marimotots batu zitzaien Pirritxi eta Porrotxi. Katxiporretaren babesean, ikuskizunak, liburuak, diskoak, jolasak eta abar plazaratu dituzte. Herrigintza eta militantzia ere badira Zulaikaren bizibidea. Hezkuntzak kezkatuta, Haur Hezkuntza ikasten ari da egun, eta ikastolako gurasoen ordezkaria ere bada.
Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975
Aiora Zulaika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu