Aitor Lorente aske utzi dute

2012ko uztailaren 16a
15:31
Entzun

Aitor Lorente Bilbao aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, aurrez ezarri zion zigorraren erdia baino gehiago bete duelako. Lorente joan den asteazkenean estraditatu zuen Frantziak, 2007ko ekainetik behin behineko espetxealdian egon eta gero.

Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion ekainean, eta erdia baino gehiago betea duenez, aske utzi du, azken sententzia falta den arren. Bien bitartean, hamabost egunero hurbilen duen epaitegian azaldu beharko du.

Aitor Lorente Bagnères de Bigorren atxilotu zuen Poliziak 2007ko ekainean. Bizkaia eta Eskiula komandoetako kide izatea leporatu diote eta behin behineko kartzelaldian izan da orduz geroztik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.