Aitor Zubillaga (Legazpi, Gipuzkoa) atxilotu egin du Frantziako Poliziak gaur eta, ondoren, Espainiaratu egin dute. Espainiako Poliziak Auzitegi Nazionalera eraman du.
Orain dela aste batzuk Zuberoan atxilotu zuten, ETArekin lotura duelakoan, eta euroagindua ezarri diote.
Zubillagak ukatu egin du egozten diotena, eta bera Zuberoan aspalditik "normaltasunez" bizi dela esan izan du.
Zubillaga ez ezik, Unai Fano eta Maria Lizarraga ere Espainiara igorri dituzte gaur. Fano eta Lizarraga irailaren 23an atxilotu zituzten Frantzian, ETAko kide izatea egotzita. Polizia iturrien arabera,armak zeramatzaten atxilotu zituztenean, eta Frantziak aldi baterako utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku. Espainiako Poliziako kideek eraman dituzte Frantziatik Madrilera.
Aitor Zubillaga, Unai Fano eta Maria Lizarraga Espainiaratu egin dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu