Akordio lortzea posible izan arren hirukoak ez duela nahi izan esan du Aralarrek

2005eko ekainaren 22a
17:48
Entzun
Aralarreko legebiltzarkide Aintzane Ezenarrok hirukoaren (EAJ, EA, EB-Berdeak) jarrera gogor kritikatu du inbestidura saioan. Izan ere, Aralarrek programaren inguruko akordioa lortu nahi zuen haiekin, botoa Ibarretxeri ematearen truke, baina ez dute lortu, Ezenarroren arabera, hirukoaren itxitasunagatik. Esan duenez, EAJk, EAk eta EBk egin dieten eskaintza bakarra "lehentasunezko harremana" izatea da, "baina beren programan koma bat ere aldatu gabe". Aralar ez dagoelahori onartzeko prest nabarmendu du.

Hirukoaren jarrera kritikatzeaz gain, legegintzaldi honetan aurrera eramango dituen politikei buruzko bi galdera zehatz egin dizkio Ezenarrok Ibarretxeri: batetik, herri galdeketa legegintzaldi honetan aurrera eramango duen, eta, bestetik, Ertzaintzak atxilotzen dituen lagunak torturak izan daitezen eragozteko nazioarteko erakundeek diotena onartzeko prest dagoen.

Botoa Ibarretxeri emango dion ez du argitu Ezenarrok, baina argi utzi du PSEren hautagai Lopezek ez duela jasoko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.