PSE-EE PPren baldintzapean dagoela adierazi du Patxi Zabaleta Aralarko koordinatzaile nagusiak Madrilgo unibertsitate batean egindako agerraldian. Gainera, bi alderdien arteko akordioak hartu duen itxuraz kezkatuta agertu da. Bere ustez, hitzarmenak “frentismoa” du oinarri.
Horrez gain, PP babesten duten alderdirik ez dutela bozkatuko adierazi du Aralarrek, "PPren aurkakoak" direlako. Hala ere, PSE-EE eta PPren arteko akordioa demokratikoki bidezkoa dela nabarmendu du Zabaletak eta "aldaketa politikoaren" kontzeptua justifikatzeko balio izan duela, 29 urtean EAJ Gobernuan izan ostean.
Hala ere, Zabaletaren iritziz “aldaketa politikoak” konnotazio aurrerakoiak ditu eta horiek bi alderdien arteko akordioaren oinarrian zehaztu gabe daude.
EITBren eraldaketaren inguruan, aldiz, kezkatuta agertu da Zabaleta. “Telebista publikoa termino oso ideologikoan aldatzeko arriskua dagoelako".
Akordioa hartzen ari den itxuraren aurrean kezka agertu du Patxi Zabaletak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu