Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila EHUko irakasleen soldatak "duintzearen" alde dago, saileko iturriek Efe albiste agentziari agertu diotenez. Ildo horretatik, irakasleen sindikatuekin akordioa lortuko dutela iritzi diote.
Hala ere, greba deialdia ez dutela gustuko argi utzi dute Hezkuntza Sailetik: "Indar neurri hauek ez dute unibertsitatearen izena ona sendotzen uzten; are eta gutxiago azterketak hain hurbil daudela". Ildo horretatik, grebak gaur martxoan baino jarraipen txikiagoa izan duela azpimarratu dute.
Akordioa lortuko dutela uste du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu