Akordioak presoen arloan dioena

2011ko irailaren 13a
11:45
Entzun

"Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin:

- Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz.

- Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea.

- Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea.

- Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea.

- Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe.

- Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.