Alderdi jeltzaleak Gipuzkoako zerrendak aurkeztu ditu Donostian, eta Espainiako “lardaskeriaren” aldean, EAJk duen akordioak egiteko gaitasuna azpimarratu du Joseba Egibar zerrendaburuak. Horretarako gaitasuna, gainera, bereziki Iñigo Urkullu lehendakarigaiarena dela nabarmendu du.
Eusko Legebiltzarra “euskal nazioaren legebiltzarra” dela esan du Egibarrek, zazpi lurraldeak ordezkatuta ez dauden arren, haietan bizi diren lau herritarretatik hiru ordezkatuta baitaude.
EH Bilduren iritzian, baina, azken legegintzaldian geldialdia izan da. “Inpasse” egoeratik ateratzeko giltza EH Bildurena dela nabarmendu du Jasone Agirrek, bere esanetan, koalizioak EAJrekin ez ezik ezkerreko alderdiekin ere akordioak egiteko gaitasuna baitauka.
Bizkaiko zerrendak aurkeztu ditu gaur EH Bilduk. “Espainiarekiko dependentzia” hautsi, eta “gaur eta hemen” aldaketa abiatzeko deia egin du: “Ezin dugu zain egon aldaketa beste tokietatik etortzeko.