Ramon Agirre (aktorea)
"Aktoreen partetik adierazi nahi dugu astakeria dela Egunkaria auzia aurrera joatea eta benetan bukatu dadila lehenbailehen. Ez dago arrazoirik jende hau auzipetuta egoteko".
Arantxa Gurmendi (aktorea)
"Aktoreok beti erakutsi dugu solidarioak garela eta Euskal Herriko gaiekin oso lotuta gaudela.Beraz, beharrezkoa zen hona etortzea, jende asko etorri den bezala. Neurri batean Zinemaldiarekin lotuta dagoenez gaurko protesta, bazuen berezitasun bat aktoreok hemen egotea".
Mikel Beraetxe (aktorea)
"Dudarik gabe, bidegabekeria da auzi hau".
Iñake Irastorza (aktorea)
"Ea honi azkar ematen diogun bukaera. Epaiketa ez zen existitu ere egin behar. Aspaldi bukatuta egon behar zuen".
Egoitz Lasa (aktorea)
"Uste dut beharrezkoa dela aktoreen erakusleiho hau baliatzea aldarrikapen bat egiteko. Egunkaria--rekin gaizki portatu ziren. Mundu honetan lan egiten dugunok beharrezkoa ikusten dugu euskaraz egiten den egunkaria. Euskaraz izateagatik ez du beste ezer esan nahi, nahiz eta askotan batzuek imaginazio handia izan".
Aktoreen adierazpenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu