Hiru lagun eseriko dira akusatuen aulkian, eta hirurentzat zigor eskariak desberdinak dira. Gogorrenak, Gurasoak taldeak abiatutako herri akusazioak egindakoak: hirurentzat, 25na urte.
Valeriano De la Peña: Fiskalak 18 urte eskatzen ditu, eta senideen akusazioak, berriz, 20. Gurasoak taldeak, 25. Hirurentzat, hilketa da. Defentsak homizidioa besterik ez du onartzen.
Miguel Jose De la Peña: Fiskalak, 18 urte. Akusazioek, 20 eta 25, hurrenez hurren.
Maria Pilar Rubio: Fiskalak ez du akusaziorik egin, eta Berrueta zenaren senideen abokatuak, berriz, hilketa eragitea leporatzen dio. 20 urte, beraz. Gurasoak elkarteak, hilketa eta 25 urte. Fiskalak, halaber, 160.000 euroko kalte-ordainak eskatzen ditu senideentzat.
Akusatuak eta zigor eskariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu