Estatuak kudeatutako Al-Ahram egunkari publikoko goi kargudun nagusiak kaleratu ditu berripapereko administrazio batzordeak: Mamdou al-Uali zuzendaria, Abdel Naser Salama erredaktore burua eta Mohmed Kharaga arratsaldeko edizioaren arduraduna. Shurak (Kontsultarako Ganbera edo senatua) izendatu zituen hirurak, Mohamed Mursi presidente ohiaren agintaldian. Al-Ahram-eko behin-behineko arduradun izendatu dituzte administrazio batzordeko zuzendaria eta kazetako editorea, baina "arrazoi legalak tarteko", kaleratutako hiru kazetarien izenak agertuko dira aurrerantzean ere.
‘Al-Ahram’ egunkari publikoko zuzendaria eta erredaktore buruak kaleratu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu