ekialde hurbila

Al Jazeerak dio gutxienez bederatzi soldadu israeldar hil direla Bint Jbeilen

2006ko uztailaren 26a
12:54
Entzun
Hezbola milizia xiitaren eta Israelgo Armadako soldaduen arteko borroketan gutxienez bederatzi soldadu hil direla jakinarazi du Al Jazeera telebista katek. Libano hegoaldeko Bint Jbeil hiria ia guztiz kontrolatzea lortu zutela adierazi zuten atzo Israelgo iturriek. Hain zuzen ere, Al Jazeeraren arabera, bertan izan diren borroketan hil dituzte Israelgo bederatzi soldaduak.

Al Jazeera telebista kateko berriemaile bereziak, "Israelgo iturriak" aipatuz baieztatu du bederatzi soldaduen heriotza. Antza denez, mina batek eztanda egin du Israelgo tankeak eta bildatuak Bint Jbeil hiriaren kanpoko aldetik pasatzen ari zirenean.

Orain arte, Israelgo Armadako itirriek baieztatu dute borroka horietan hamar soldadu zauritu direla eta 50 ekintzaile hil direla. Hezbolako buru Hassan Nasralak ukatu egin du Bint Jbeil hiria tropa israeldarren kontrolpean dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.