Soldadu estatubatuarren eta xiita irakiarren arteko borroken irudiak hartzen ari zela hil dute Al Jazeerako kamera. Hotel bateko balkoitik ari zen irudiak hartzen, eta tiro-sorta bat bota diote. Azken 24 ordutan gutxienez hogei irakiar hil dituzte Najaf eta Kerbala hirietan.
Azken bi hilabetetan hiltzen den hirugarren kazetaria da Al-Jazeerako kamera.
Erietxeetako iturriek zabaldu dutenez, azken 24 ordutan gutxienez 20 lagun hil dira Najaf eta Kerbala hirietan
Iraken okupazioa
Al Jazeerako kamera bat hil dute Kerbalan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu