Egiptoko armadak Al Jazeera Qatarko telebista kateko sei kazetari atxilotu ditu gaur Kairon, hotel batean, baina geroago libre utzi ditu. Dena dela, ez die materiala itzuli. Telebistaren ingelesezko katerako egiten dute lan sei kazetariek.
Atzo Egiptoko Gobernuak Al Jazeerak han dituen egoitza denak itxi zituen, eta haren berriemaile denei baimen ofizialak kendu zizkien, zergatia azaldu gabe.
Al Jazeerako sei kazetari atxilotu dituzte Kairon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu