Alberto Catalanek dio ETB ez dela ikusten Nafarroan Jaurlaritzak hartutako konpromisoak bete ez dituelako

2010eko abenduaren 13a
15:37
Entzun
Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko kontseilariak esan du Eusko Jaurlaritza dela Nafarroan ETB ez ikustearen erruduna. "Sinatutako protokoloa bete izan balute, Aste Santuaz geroztik ikusgai izango zen ETB Nafarroan", gaineratu du. Nafarroako Gobernuak egin beharrekoa egin duela esan du Catalanek, eta sinatu zen protokolo horretan garbi geratu zela Jaurlaritzak ordainduko zituela ETB Nafarroan ikus zedin sortzen diren gastuak. "Horri esker 600.000 pertsona gehiagorengana iritsiko da, eta horrek publizitatean diru sarrera handiagoa bermatzen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.