Alberto Marinek salatu du atxiloaldian tortura psikologikoak egin dizkiotela

2010eko apirilaren 30a
18:20
Entzun
Alberto Marin bilbotarrak salatu du Ertzaintzak psikologikoki torturatu egin duela, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur jakinarazi duenez. AAMren arabera, Marinek azaldu du Ertzaintzaren esku inkomunikatuta igaro dituen lau egunetan jasan duen tratu psikologikoa "oso gogorra" izan dela. Auzitegiko medikuaren eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinean salatu ditu jasandako tortura horiek. Epaileak espetxeratzeko agindua eman eta beste lau egunez luzatu zion inkomunikazioa.

Ertzaintzak apirilaren 20an atxilotu zuen Marin, Bilbon, kale erasoekin lotuta, eta lau egunez inkomunikatu zuen. Aldi horretan ez zioten utzi lorik egiten, AAMk dioenez. "Uneoro hiru ertzain gainean izan zituen, etengabe oihuka, mehatxuka eta galdezka. Legez kanpoko galdeketak jasan zituen lau egunetan, gelditu gabe. Presio eta mehatxu etengabeen ondorioz egin zuen deklarazio poliziala baina, ertzainek nahi zutena lortu arren, tratuak berdina izaten jarraitu zuen". Marinek bere senideei buruzko mehatxu ugari jaso zuela ere gaitzetsi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

AAMk dio du Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren "aginduz" torturatu dutela Marin, "komunikabide guztien aurrean harrokeria handiz Ondarroako atxilotuen aurkako salaketa jartzen ari zen bitartean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.