"Aldaketa sozial eta politikoaren aldeko" manifestazioa, etzi Iruñean

2010eko abenduaren 1a
14:59
Entzun
Aldaketa sozial eta politikoaren alde, bat egin dezagun lelopean etzi Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanista Eraikitzen herri ekimenek. 17:00etan hasiko da, Golem zinemen paretik.

Bi plataformek jakinarazi zuten Nafarroan Furgobira-ren bidez aldaketaren aldeko zazpi mila sinadura bildu dituztela. "Milaka sinadurok eta oraindik biltzeko ditugunak aldaketa politiko eta sozialaren aldeko oihartzuna islatzen dute". Horregatik, eragile politikoei eskatu diete "ausardiaz" joka dezatela oihartzun horri erantzuteko asmoz.

Ezker abertzaleak azaroaren 14an EAri eta Aralarri 2011ko Nafarroako bozetan elkarrekin aurkezteko eskaintza egin zien. Aralarrek erantzun zion NaBaiko oinarriak onartzeko eta "errealismoa" izateko. EAk ere hauteskundeetako eragilea NaBai dela zioen, eta jarrera irekia azaldu zuen.

EAJk ere osatuko du Nafarroa Bai, Aralar eta EArekin batera, eta ohartarazi zuen koalizioa utzi egingo lukeela biok ezker abertzalea barruan onartuko balute. NaBaiko independente batzuk "Batasuna" koalizioan sartzearen aurka azaldu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.