1) Zerrendak inpugnatzeko epea. Gaur egun, Hauteskunde Batzordeak hauteskunde zerrendak publiko egiten dituenetik kanpaina hasi arte inpugnatu daitezke zerrendak. Legea aldatzen bada, kanpainan ere inpugnatu ahal izango dira, eta Auzitegi Konstituzionalak azken egunera arteko epea izango du epaia emateko.
2) Aukeratu ondorengo hautetsien bateraezintasuna. Alderdi edo elkarte batek Hauteskunde Batzordearen galbahea pasa, bozetara aurkeztu eta kargu publikoak lortzen baditu, baina gero legealdian Espainiako Justiziak alderdi edo elkarte hori baliogabetu edo legez kanpo uzten badu, lege aldaketarekin talde horretako hautetsiak kargutik kentzeko aukera egongo da. Aukeratutako hautetsiak, karguari eutsi nahi badio, alderdia legez kanpo uzteko «kausa» izan diren printzipioak arbuiatu beharko ditu, legez kanporatze sententzia kaleratu eta hamabost eguneko epean.
3) Udal gobernuak osatzeko prozedura. Hauteskunde zerrendetako ordezkoek hartzen dute arrazoi pertsonalengatik karguari uko egiten dioten hautetsien tokia. Gobernuak dio prozedura hori ez dela bete hainbat udaletan, eta Udal Gobernurik gabe jarraitzen dute 26 herrik. Udal horien kudeaketa foru aldundiei egokitu zaiela dio erreforma proposamenak.
Aldaketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu