Zer kenduko dute?
ANTOLAKETA POLITIKOA
• Nafarroako foruak. «Nafarroako foruaren jatorria eta berezitasunak. Kontraforuak».
• Erakundeak. «Nafarroako erakundeak: parlamentua, Nafarroako Gobernua, presidentea, Justizia Auzitegi Nagusia eta Kontu Ganbera. Nafarroako gaur egungo erakundeen jatorria eta berezitasunak, euren balio historikoa ulertuz eta mantendu izana baloratuz. Nafarroaren berezitasun politikoak».
HIZKUNTZA ETA KULTURA
• Kultur adierazpideak. «Herri musika: Nafarroako jota eta euskal herri kantuak. Dantza tradizionalak: Erriberako jotatik Iturengo zanpantzarrera. Inauteri eta Aste Santu garaiko tradizioak: Lantzeko inauteria eta Tuterako aingeruaren jaitsiera».
• Euskara. «Kultur aniztasuna. Euskal hizkuntza. Nafarroaren kultur aniztasuna identifikatzea, bere hizkuntzen, folklorearen... bidez. Aberastasuna eta mantendu izana baloratzea».
• Ohiturak. «Herrialdeko jantziak. Gastronomia: Nafarroako produktu eta plater tipikoak».
PERTSONAIA HISTORIKOAK
• Errege-erreginak. Iñigo Arista, Antso VII.a Azkarra, Karlos III.a Noblea...
• Bestelakoak. Yehuda Ha-Levi, Benjamin Tuterakoa, Pedro Agerre Axular, Martin Azpilikueta, Frantzisko Xabierkoa, Jose Yanguas y Miranda, Julian Gaiarre, Pablo Sarasate, Santiago Ramon y Cajal...
GIZARTEA, BERDINTASUNA
• Etxeko zereginak. «Familia. Kideen arteko erlazioa. Etxeko lanen banaketa orekatua eta erantzukizunak hartzea».
• Sexismoa. «Lanbideak ezagutzea, estereotipo sexistak baztertuta».
• Emakumeak. «Historian emakumeek eta gizonek jokatu dituzten rolak identifikatzea».
Zer gehituko dute?
ANTOLAKETA POLITIKOA
• Historia. «Al-Andalusko eta erresuma kristauetako gertaera historiko nagusiak. Errege-Erregina Katolikoen garaiko gertaera nabarmenenak. Karlos III.aren erreinuko ezaugarri orokorrak».
• Espainiako Konstituzioa. «1978ko konstituzioa identifikatzen, errespetatzen eta baloratzen du, gure demokraziaren oinarri gisara. Espainiako Konstituzioaren artikulu batzuk identifikatzen eta azaltzen ditu».
HIZKUNTZA ETA KULTURA
• Kultur adierazpideak. «Inguruko kultur adierazpen herrikoiak identifikatzea; haien eboluzioa ezagutzea, gizarte kohesioko elementutzat balioestea».
• Lanak. «Historiako adierazpide kultural eta artistikoak deskribatu, obra esanguratsuekin».
• Espainiako kultura. «Urrezko Aroaren ekarpen kultural eta artistiko handiak deskribatzea; artean eta kulturan izaniko ordezkari nagusiak identifikatzea».
• Hizkuntzak. «Espainiako lurraldeetako kultur eta hizkuntz adierazpideak, Nafarroari aparteko aipamena eginez».
PERTSONAIA HISTORIKOAK
• Errege-erreginak. Errege-Erregina Katolikoak, Karlos I.a, Felipe II.a... Juan Carlos I.a: «Ezagutzen du erregearen figura, eta estatuburu gisa dituen funtzioak ere bai. Badaki erregearen ordezkapena nolakoa den monarkia parlamentario batean».
• Bestelakoak. Velazquez, Murillo, Goya...
GIZARTEA, BERDINTASUNA
• Sexismoa. «Ingurukoen lanbideak eta dauzkaten erantzukizunak ezagutzea, haien egitekoa balioetsiz, estereotipo sexistak identifikatuz».
• Hizkuntza. «Ahozko testuetan nahiz idatzizkoetan, diskriminazio soziala, kulturala, etnikoa edo generoari lotutakoa identifikatzea eta zuzentzea».