Espainiako Gobernua
• Barne Ministerioa. Sortu alderdi berriak Espainiako Barne Ministerioaren erregistroan otsailaren 9an eman zuen izena. Ministerioak egun batzuetara gelditu egin zuen erregistroa, eta Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari eman zizkien estatutuak, aztertzeko.
Fiskaltza eta Estatuaren abokatua
• Inpugnatzeko aukera. Estatuaren abokatuak gaur sartu du Sorturen kontrako inpugnazioa Auzitegi Gorenean. Fiskaltzak datorren astean egingo du gauza bera.
Auzitegi Gorena
• Tramitazioa. Fiskaltzaren eta Estatuaren abokatuaren inpugnazioak jasotzean, alegazioak aurkezteko epea ireki behar du Gorenak. Alderdi berriak hamar eguneko epea izango du.
• Auzi saioa. Alde guztiek argudioak azal ditzaten, auzi saioa egin beharko dute.
• Erabakia. Auzi saioa egin eta egun gutxira iritsiko litzateke. Hauteskunde deialdia baino lehen erabakitzeko denbora dago.
Hauteskunde epeak
• Alderdien parte-hartzea. Hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko alderdiek eta alderdien arteko koalizioek lehendabizi ordezkari orokor bat izendatu behar dute Hauteskunde Batzorde Zentralaren aurrean. Hauteskunde deialdia egin eta bederatzi egun bete baino lehenago egin behar dute, Hauteskunde Legearen arabera. Ordurako, jakina, alderdiak erregistratuta egon behar du. Udal eta foru bozak 2011n maiatzaren 22an izango direnez, tramite hori martxoaren 29tik apirilaren 6ra bitartean bete beharko da. Alderdi berria hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko, apirilaren hasierarako legeztatuta egon beharko da.
• Zerrendak. Deialdia egin eta hamabosgarren egunetik 21. egunera bitartean aurkeztu behar dituzte zerrendak alderdiek, koalizioek edo hautesle elkarteek (apirilaren 13tik 18ra). Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak inpugnatu ahal dituzte, eta Auzitegi Gorenari eskatu baliogabetzeko.
Alderdi baten erregistrorako pausoak eta hauteskunde epeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu