PSOE izan da irabazle Hego Euskal Herrian ere gaur, alde handiz. 11 diputatu lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bera izan da bozkatuena, eta Nafarroan bigarrena. Botoetan denera ia ehun mila irabazi ditu.
Nafarroa Bai koalizioa (Aralar, EA, EAJ, Batzarre) izan da botoetan gora egin duen beste alderdi bakarra; ehun bota gora.
Beste denek, beraz, behera egin dute botoetan: EAJk 118.000 boto, PP-UPNk 26.000, EAk 30.000, EB-NEBk 62.000, Aralarrek 9.000.
2008ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak Hego Euskal Herrian
(Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan botoen zenbaketa %99,7an doa. Nafarroa dena kontatuta dago)
Botoak / diputatuak.
PSE-PSN. 539.882 boto / 11.
PP-UPN. 337.433 / 6.
EAJ. 302.7213 / 6.
Nafarroa Bai. 62.083. / 1.
EB-NEB. 60.951 / 0.
EA. 50.037 / 0.
Aralar. 29.741 / 0.
2004ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak Hego Euskal Herrian
Botoak / diputatuak.
PSE-PSN. 453.657 boto / 10.
EAJ. 420.980 / 7.
PP-UPN. 363.438 / 6.
EB-NEB. 122.241 / 0.
EA. 80.905 / 1.
Nafarroa Bai. 61.045. / 1.
Aralar-Zutik. 38.560 / 0.
EsPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK / HEGO EUSKAL HERRIA
Alderdi sozialista izan da nagusi Hego Euskal Herrian ere
Diputatu bat irabazi du, baita ia ehun mila boto ere. Abertzaleek behera egin dute nabarmen botoetan: EAJk 118.000 boto galdu ditu, EAk 30.000, Aralarrek 9.000.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu