Amnistia Internazionala (AI) Giza Eskubideen aldeko erakundeko Andres Krakenberger-ek gaur prentsaurrekoa eman du, etorkizuneko Eusko Jaurlaritzarentzat AIk prestatu duten gomendioen dekalogoa plazaratzeko.
Horrez gain, Askatasunaren eta D3M herri plataformaren legez kanporatzearen inguruan ere hitz egin du AIren EAEko eta Nafarroako koordinatzaileak, eta legez kanporatzeko prozesua aztertzen dihardutela eman du jakitera. Horren ildora, Alderdien Legearen zenbait artikuluk "zehaztasunik gabeko idazketa" dutela gaineratu du; horiek"interpretazio desberdinak" sorraraz ditzaketela eta "baliabide demokratikoen bidez aldaketa bilatzen ari diren taldeen legez kanporatzea" eragin dezaketela baieztatu du.
Alderdiaren Legearen ondorioz, "baliabide demokratikoen bidez aldaketa bilatzen ari diren taldeen legez kanporatzea" etor daitekeela uste du AIk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu