"Alderdien mahaia segituan abian jartzeko eskatu eta eskatu ari diren horiek jakin behar dute hori ez dela gertatuko indarkeriak irauten duen bitartean", adierazi du Jose Antonio Pastor PSEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Radio Euskadin, kale erasoei buruz ari zirela. "Alderdien mahaia abian jarri ez bada gizarte honetan indarkeria dosi batek bere horretan jarraitzen duelako da, eta desagertzen ez den bitartean argi dago ezin garela hizketan hasi", erantsi du.
EAk ere gaitzetsi egin ditu bart gaueko erasoak, eta prozesuak aurrera egiteko traba direla ohartarazi du. Aralarreko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak, berriz, 1998ko su-etenean kale erasoak "minbiziaren pareko" izan zirela iritzi dio.
Alderdien mahaia abian jartzea kale erasoek eragozten dutela dio PSEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu