Alderdien mahaia eratzeko egiazko elkarrizketak udazkenean hasiko direla esan du Pastorrek

2006ko uztailaren 4a
16:44
Entzun
Eusko Legebiltzarreko PSEren taldeko bozeramaile Jose Antonio Pastorren arabera, udazkenean hasiko dira alderdien mahaia eratzeko benetako elkarrizketak; hau da, orduan erabakiko dela nortzuk osatuko duten, zein irizpide erabiliko diren arazoei heltzeko, zertaz eztabaidatuko den eta nola hartuko dituten erabakiak.

Ostegunean Batasunarekin batzarra egingo dute, eta horren ondoren, uztail guztian, gainerako alderdiekin egingo dituztela bilerak agertu du Pastorrek. Horren ostean, "logikoena", iraila arte harremanak etetea dela erantsi du. Indar politikoekin egin beharreko bilera horietan PP ez dela izango zehaztu du, "dagoeneko ez duela parte hartuko iragarri baitu".

Bileraren edukiari dagokionez, Batasunari legezko izateko urratsak eman ditzala esango diotela berretsi du: "Esango diegu garrantzitsua iruditzen zaigula hitzarmen politikoan eta ziurrenera udazkenean hasiko diren elkarrizketetan eurek parte hartzea, baina gu beraiekin mahai batean eserita egon ahal izatekolegalitatearen premisa bete behar dutela". Premisa hori betetzeko Batasunak modu bakarra duela azpimarratu du: beste izen edo hauteskunde marka batekin legalizatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.