Alderdien mahaian erabakitzeko eskubideari buruz "normaltasunez" hitz egin beharko dela esan du EAk

2006ko irailaren 22a
16:38
Entzun
Unai Ziarreta EAko legebiltzarkideak esan du erabakitzeko eskubideari buruz "normaltasunez" hitz egin beharko dela alderdien mahaian. "Beto eskubiderik gabe eta gehiengo kualifikaturik eskatu gabe" zehaztu du. Ziarretaren hitzetan mahai horretan Euskal Herriko lurralde guztiek izan beharko dutela lekua. Elkarrizketarako baldintzak jartzea "arduragabekeriatzat" jo du Ziarretak. Une honetan alderdien mahai hori osatzea premiazkotzat jo du EAko legebiltzarkideak.

Ziarretak azaldu duenez, EAEko herritarren gehiengoak babesten du euskal herritarrek izan behar dutela euren etorkizunari buruzko erabakia hartu behar dutenak. EArentzat gatazakaren irtenbidearen gakoa Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidearen aitortzan dago. "Horixe da guretzat gakoa, erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta".

Gaur egungo marko juridiko politikoak dagoeneko baliorik ez duela azaldu du Ziarretak. Gizartearen gehiengoaren iritzia da hori EAko legebiltzarkidearen hitzetan. Egungo agertokia ordezkatu egin behar dela adierazi du. "Gizartearen gehiengoa asetzen duen agertoki batekin ordezkatu behar da".

Ziarreta bat etorri da Ibarretxerekin agertoki berri horrek izan behar dituen oinarriekin: Euskal Herriaren aitortza subjektu politiko gisa batetik eta erabakitzeko eskubidearen aitortza bestetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.