Iazko Aberri Eguna eta aurtengoa oso testuinguru desberdinetan ospatuko direla uste du EAk: ETAren su-etenak sortarazitako poztasunean iazkoa, eta giro zailean, aldiz aurtengoa. Horregatik, Aberri Egunaren bidez prozesua bultzatzeko deia egin du: alderdikeriak utzi eta prozesuaren aldeko urratsak ematekoa.
"EAK Aberri Eguna prozesuarekin duen konpromisoa berresteko aprobetxatuko du, Euskal Herriak ezin baitu bake eta normalizazio politikorako aukera hau galdu. Horregatik, berriro eskatzen dugu alderdikeria, hauteskunde interesak, alde batera uzteko eta bakearen, normalizazio politikoaren egitasmo horretan buru-belarri aritzeko", agertu du Onintza Lasa komunikazio arduradunak.
Prozesua errazteko bide horretan, dei berezia egin die Espainiako Gobernuari eta Batasunari: lehenari, Alderdien Legea bertan behera uzteko. Batasunari, berriz, indarkeriatik behin betiko urruntzeko galdea.
Helburu horiekin Gernikan ospatuko du Aberri Eguna EAk. 12:30etan ekitaldi politikoa egingo dute Jai-Alai pilotalekutan, eta, ondoren herri-bazkaria izango da. Militante eta jarraitzaile guztiei hara joateko deia egin dite. Herritar talde baten ekimenez Zazpiak bat lelopean Irundik Hendaiara egingo den martxari dagokionez, ordezkaritza bat bidaliko dutela iragarri du, atzo EAJk bezala.
Alderdikeriak utzi eta prozesuaren aldeko urratsak emateko eskatu du EAk Aberri Egunaren harira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu