Alejos: “Lurralde zuzendaritza ez edukitzeak erreferentzialtasuna galtzea dakarkio alderdiari”

2016ko otsailaren 2a
16:10
Entzun

Hiru korronte aurkeztuko dira Ahal Dugu-ren primarioetara: Kaliangora, Zurekin Ahal Dugu eta Euskadi Baita Ere. Ahal Dugu-ko Ekintza Politikoko arduradun ohi Luis Alejosek kritikatu egin du primarioen “atzeratze ulertezina”. Horiek gauzatzeko garaia zehaztea Espainiako Podemosen zuzendaritzari dagokio, eta Alejosek uste du horrek kalte egiten diola Ahal Dugu-k euskal gizartean duen presentziari.

Alejos Kaliangora korronteko kidea da, Roberto Uriarte idazkari nagusi ohiaren aldekoa, eta primarioak egiteko beharra “larria” dela dio. Haren ustez, Ahal Dugu-k “lurraldeko zuzendaritza” ez edukitzeak erreferentzialtasuna galtzea dakarkio alderdiari: “Ahal Dugu-ren ahotsa argi eta garbi entzutea galerazten du, abenduaren 20ko hauteskundeetan botoetan lehen indarra izan zen arren”.

Harago joan da. Bake eta bizikidetza gaietan Ahal Dugu-ren presentziarik eza deitoratu du, haren ustez alderdiak proposamen “koherente eta pisuzkoak” baititu gai horretan. Besteak beste, gogoratu du Ahal Dugu-k ez zuela parte hartu Gernikan (Bizkaia) egin zen Foro Sozialean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.