Alemaniako Finantza ministroak baieztatu du troikak kontrolatuko duela finantza sektorearen berregituratzea

2012ko ekainaren 11
11:00
Entzun

Wolfgang Schaeuble Alemaniako Finantza ministroak gaur baieztatu du troikaren (EB, EBZ eta NDF) ordezkari talde batek kontrolatuko duela Espainiako finantza sektorearen berregituratzea.

Deutschlandfunk irrati katean adierazi du berregituraketa hori "zehaztasunez negoziatu" behar dela. Horrekin batera, gogorarazi du neurriak Espainiako bankuei eragiten diela, eta ez finantza merkatuei orokorrean. "Espainia bide zuzenean dago", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.