Alerta maila igo du Frantziak

2015eko urtarrilaren 10a
12:55
Entzun

Bernard Cazeneuve Barne ministroak iragarri du datozen egunetan "terrorismoaren aurkako babes neurriak" zorroztuko dituztela, batez ere azpiegitura nagusietan eta kulturako tokietan. Gobernuak gozen egin duen krisi bileraren ostean jakinarazi dute erabakia.

Segurtasun neurriak gogortzeko arrazoietako bat izan da Hayat Boummedienneren bila dabilela Polizia. 26 urteko emakumezkoa Amedy Coulibalyren bikotekidea da. Coulibalyk 15 lagun bahituta eduki zituen atzo Parisko erdiguneko koxer denda batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.