Euskal Presoak

Alex Akarregi euskal presoa "erasotu" dutela salatu dute Alcala Mecoko presoek

2004ko abuztuaren 25a
17:33
Entzun
Alcala Meco espetxean (Madril) preso dagoen Alex Akarregi jipoitu zutela salatu dute espetxe hartako euskal presoek. Presoa funtzionario batek jipoitu zuela salatu dute. Presoek esan dutenez, "jasotako kolpeen ondorioz maratil hezurra handituta du eta besoetan ubeldurak ditu".

Hango euskal presoek Askatasunari jakinarazi diotenez, abuztuaren 18an jipoitu zuten Akarregi, bere ziegan. "Ziegan ikasten gelditzeko baimena dela-eta eztabaida txiki bat eduki ondoren, bat-batean, eta inolako justifikaziorik gabe Guadalajarako Jesus bezala ezagutzen den funtzionarioa ukabilkadaka oldartu zitzaionean gure kideari, asesinos, cobardes... oihukatu eta mehatxatzen zuen bitartean".

"Erasoa" eta gero azterketa medikua egin eta mediku txostena hartuta salaketa jarri zuela jakinarazi dute.

Alcala Mecoko presoek funtzionario hori beraiek dauden modulura gehiago ez joatea eskatu zioten zerbitzuburuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.