Algecirasen euskal presoek gose greba hasi dute, bisitari kopurua murrizteagatik

2007ko maiatzaren 2a
18:37
Entzun
Algecirasko (Espainia) kartzelan dauden euskal presoek gose grebari ekin zioten astelehenean, senide eta lagun bisitarien kopuruan ezarri dizkieten murrizketengatik, Askatasuna erakundeak jakitera eman duenez. Apiriletik sei hilabeterako bisitarien kopurua hamarrera murriztu diete, "horrek esan nahi duenarekin: bidaien prezioa, joan-etorria egiteko behar diren egunak, kostu fisikoa...". Hori dela-eta, Askatasunaren ustez "ezinezkoa da asteroko bisitak normaltasunez egitea".

Hango presoak espetxeko zuzendaritzarekin bildu eta "arazoa konpontzen saiatu" diren arren, "zuzendaritzak guztiz jarrera itxia erakutsi du, eta araua mantenduko duela berretsi du". Kartzelako "egoera estutzeko" arau gehiago izango dituzten beldur dira presoak, Askatasunaren arabera. "Horren aurrean borroka egitea da geratu zaien aukera bakarra".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.