Irakeko Dijla irratiak zabaldu duenez, Ali Smeisim xekea, Moktada Al Sadr buruzagi xiitaren laguntzaile estuenetako bat, atxilotu dute Najafen.Hain zuzen ere, abuztuaren 5an Najafen xiiten altxamendua hasi zenetik Smeisin xekeak egin ditu gehienetan Al Sadren bozeramaile lanak. Atzo Al Sadr negoziatzeko prest zegoela adierazi zuen Smeisimek.
Smeisimekin batera beste lau pertsona atxilotu dituztela zehaztu du iturri horrek.
Irak
Ali Smeisim xekea atxilotu dute, Al Sadren laguntzaile estuenetako bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu