Aljerian mobilizatzera deitu dute biharko, eta hiriburuan gobernuak 15.000 polizia mobilizatu ditu

2011ko otsailaren 11
15:27
Entzun
Abenduaz geroztik herrialde arabiarretan gertatzen ari diren protestak Aljeriara ere iritsi dira, eta hiriburuan Aljeriako Gobernuaren aurkako martxara deitu dute biharko. Martxak baimenik ez duela eta, ordea, "lapurretarik egon ez dadin", 15.000 polizia mobilizatu ditu gobernuak, APA albiste agentziak jakinarazi duenez. Herrialde osoan, 30.000 polizia deitu dituztela ere gaineratu du. Bihar goizean aterako omen dira polizia guztiak kalera. Tout sur l'Algerie atariak atzo jakinarazi zuenez, Abdelaziz Buteflika presidenteak lau alderdi berri baimenduko ditu gaur bere gobernuaren aurkako martxaren bezperan. Atari horren arabera, Aljeriako Gobernuak espero du neurri horrekin protestak apaltzea, herritarrei eta nazioarteari bidalitako mezua baita, azken hilabeteetan Tunisian eta Egipton gertatu dena ikusi ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.