Alonsok su-etenaren lehen bi asteei buruzko txostena helarazi dio Zapaterori

2006ko apirilaren 5a
17:12
Entzun
aur duela bi aste iragarri zuen ETAk su-eten iraunkorra. Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroak jakinarazi duenez lehen hamabost egun hauei buruzko txostena helarazi dio gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari. Su-etena benetakoa den ala ez baieztatzen aritu dira bi aste hauetan Espainiako Polizia, Guardia Zibila eta Estatuko Segurtasun arduradunak. Alonsok azaldu duenez, txostena "isilpekoa" da eta ez da azkena izango. Aldian behin txosten gehiago bidaliko dizkio Zapaterori.

Espainiako Gobernuko presidenteak aldian behin izango du Espainiako Polizia eta Guardia Zibila burutzen ari diren baieztapen lanaren berri. Gaur goizean jaso du Zapaterok Baren Ministerioak bidalitako txostena eta horixe aztertzen ari da.

"Azpimarratu nahi dut, txostenak Gobernuko presidentearentzat dira eta berak izan behar ditu baieztapen lana burutzeko", azaldu du Alonsok. Barne ministroaren ustez Zapaterokm txosten horietan dagoen informazioa zabalduko du Espainiako Kongresuan eta Terrorismoaren aurkako Hitzarmenean. Baina hori gertatzen den bitartean, berretsi du agiriak biltzen duen informazioa isilpekoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.