Alonsoren iritzian "ezinbesteko baldintza" da ETAk "indarkeria" uztea

2005eko urriaren 24a
14:35
Entzun
EAJren dokumentuaren inguruan Jose Antonio Alonso Espainiako Barne Ministroak esan du "ETAk indarkeria uztea" ezinbesteko baldintza dela, eta bien bitartean ezin dela "ez baloratu eta ez ezer egin". Alonsok esan du Espainiako Gobernuak ez duela jarrera aldatu, eta beraien postura ezaguna dela: "Espainiako Gobernuak eta Legebiltzarrak indarkeria uzteko eskatzen diote ETAri, objektiboko eta egiaztatzeko moduan, eta gero, ikusiko dugu".

Balizko su-eten baten inguruan ere galdetu diote Alonsori, eta esan du hipotesiekin aritzeak ez duela ezertan laguntzen, gehienera ere Estatuak "talde terroristaren kontra daraman ekintza ahultzeko". Horregatik, dagoenari begiratzeko eskatu du Barne ministroak, alegia: "ETA bonbak jartzen eta gu atxiloketak egiten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.