Oskar Matute Alternatiba alderdi politikoko bozeramaileak ETAri bukatzeko eskatu dio, hartara "ezkerreko eta autodeterminazioaren aldeko bloke indartsua sortu ahal izateko, Euskal Herriaren eskubideen alde borrokatuko dena eta eskubiaren aurka ariko dena". Haren arabera, bloke "plural" hori ezingo da eratu ETA dagoen bitartean.
Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko azken kartzelatuen askatasuna eskatzeko kanpainari ekin dio Alternatibak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren, Alderdien Legearen, presoen sakabanaketaren eta inkomunikazio egoeraren amaiera ere eskatuko du.
Jonathan Martinez Bizkaiko batzarkideak eta Ander Rodriguez Gipuzkoakoak lagundu diote Matuteri Bilbon egindako agerraldian. Besteak beste, EBtik irtendako kideek osatzen dute Alternatiba, eta etzi batzarra egingo dute Bilbon, Bidebarrietako liburutegian. "Udaberrian alderdi berria sortzeko beste pauso bat izango da", Matutek esan duenez.
Alternatibak ETAren bukaera eskatu du, "ezkerreko bloke indartsua sortzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu