Altuna y Uriako langileek "erabateko arbuioa" azaldu dute

2008ko abenduaren 3a
20:51
Entzun
Altuna y Uria S.A. Gipuzkoako enpresa batzordeak Inazio Uria Mendizabalen hilketa "erabat arbuiatu eta gaitzetsi nahi du", arratsean atera duen prentsa oharraren arabera. "Gure elkarbizitzan nagusi behar lukeen oinarririk funtsezkoenak hankaz gora jartzen ditu ETA. Atentatuak behin betiko amaitu behar dira, ezerk ez duelako biolentzia justifikatzen".

Langileek esan dutenez, Inazio Uria "oso gertu zegoen pertsona" zen. Hildakoaren senide eta lagunei dolumina eta elkartasuna helarai dizkiete enpresako langileek.

Bihar, ELAk deituta, bilkura egingo dute Azpeitian, 10:30etik, Altuna y Uria enpresaren egoitza ondoan, Loiolan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.