Prehistorialaria eta arkeologoa. Geografia eta Historiako lizentzia lortu zen 1988an; Ondare Arkeologiko, Historiko eta Artistikoko masterra egin zuen 1992an; eta Historian doktore da 1995etik. EHUn egin zituen horiek denak, eta EHUko Historiaurrearen eta Arkeologiaren Departamenduko irakasle da doktoratu zenetik. Kantaurialdeko lehen populatzea (Behe eta Erdi Paleolitoan) eta gizakien Goi Paleolitorako trantsizioa ikertu ditu bereziki. Gipuzkoa, Araba, Bizkai eta Asturiasko (Espainia) aztarnategien indusketak zuzendu ditu, berak bakarrik zein elkarlanean: Labeko Koba eta Lezetxikikoak (Arrasate, Gipuzkoa) eta Irikaizkoa (Zestoa, Gipuzkoa) dira horietako batzuk, esaterako. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da oso gazterik.
Oñati, Gipuzkoa, 1965
Alvaro Arrizabalaga Valbuena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu