"Amaieraraino" egingo duela gose greba ohartarazi du De Juanak
Aranjuezko (Espainia) espetxeko iturriek jakinarazi dutenez, gose greba "amaieraraino" eramateko asmoa duela jakinarazi du Iñaki de Juana presoak, kartzelako zuzendariari bidali dion gutun baten bidez. Idatzi berean bisitak jasotzeari uk egiten diola agertu dio presoak espetxeko zuzendaritzari, hartara inork bisitetan elikagaiak sartzen dizkiotela zabaltzekoa aukerarik izan ez dezan. Aurreko gose grebakoan zurrumurru hori zabaldu zuten zenbait komunikabidek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu