Ameriketako Estatuen Erakundea asteartean elkartuko da Europako zenbait herrialdek Moralesi airegunea itxi izana aztertzeko

2013ko uztailaren 6a
17:09
Entzun

Ezohiko saioa egingo du asteartean Ameriketako Estatuen Erakundeak, Washingtonen duen egoitzan. Bileraren helburua erakundekon kideek iragan asteartean gertatu zen istilu diplomatikoa gertutik ezagutzea da: Italia, Frantzia eta Portugalek euren airegunea zeharkatzea debekatu zioten Evo Morales Boliviako presidentearen hegazkin ofizialari, Edward Snowden CIAko analista ohia harekin zihoalakoan. Aurrez hitzartuta zituen Boliviak zenbait geldialdi tekniko, hegazkina erregaiz hornitzeko, baina azken orduan eta hegaldi betean, lur hartzea eragotzi zioten herrialde horiek.

Vienan lur hartu behar izan zuen, eta Moralesek Snowden haren hegazkinean ez zihoala baieztatu zuenean, orduan eman zion Espainiak Kanariar Irletan geldialdi teknikoa egiteko baimena. Gertaera horrek Boliviako gobernua haserrarazi zuen, eta Latinoamerikako hainbat herrialde agertu dira Moralesek jasandakoaren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.