Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko Nafarroako urtekaria aurkeztu du

2009ko otsailaren 27a
17:36
Entzun
"Torturaren existentzia eta Espainiako nazionalistek Nafarroa blindatzeko saiakera" alderdiak, besteak beste, biltzen dira Amnistiaren Aldeko Mugimenduak iragan urtean Nafarroan izandako jazarpenari buruz egindako balorazioan (2008ko Nafarroako urtekaria). Agiriaren aurkezpena egin dute hain justu gaur, Iruñeako alde zaharrean.

Josu Esparza Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) kideak aipatu du gaur egun Nafarroako 106 preso politiko daudela espetxeetan. «Frankismoaren garaietan ere ez zen horrelako kopururik ikusi». Bestetik, foru erkidegoan, guztira, 98 pertsona atxilotuak izan zirela gogorarazi du eta horietatik 35 inkomunikatuak izan zirela. Inkomunikazio aldia jasan zuten nafarretatik 24k torturak salatu zituztela eta Euskal Herri osoan, berriz, 62 tortura salaketa aurkeztu zirela azpimarratu du AAMeko kideak. Datu hori 2007koekin alderatuta, bikoitza litzateke. Horren harira, Esparzak gogorarazi du Nazio Batuen Giza Eskubideen batzordeak urriko azken txostenean "torturak saihesteko modurik onena inkomunikazioarekin amaitzea" dela esan zuela.

"Eskubide murrizketen aurrean gizartea bere eskubideak aldarrikatzeko antolatzen jarraitzea baikorra da, pentsamendu bakarra eta blindatze ideologikoa apurtzen dituelako", AAMren irudiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.