Guardia Zibilaren azken operazioa salatzeko eta tortura bukatzeko eta "Euskal Herrian egoera demokratikoa sortzeko", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) hainbat mobilizazio antolatu du hurrengo egunetarako, Hau ez da demokrazia, utzi Euskal Herria pakean! lelopean. Hilaren 13an Iruñean manifestazioa egingo dute, 20:30ean hasita, Gaztelu Plazatik. Egun berean Uharte Arakilen (Nafarroa) 20:00etan kontzentrazioa egingo dute, plazan. Hilaren 14an, berriz, Donostian egingo dute manifestazioa, 18:00etan, Bulebarretik hasita.
AAMk salatu duenez, Guardia Zibilak azken atxilotuak torturatu egin ditu, "inpunitate osoz", eta "Espainiako demokraziak, Auzitegi Nazionalak eta PSOEren gobernuak" ahalbidetzen die hori.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbat mobilizazio antolatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu