Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "txalotu" egin du erabakia

2011ko urtarrilaren 10a
18:57
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) "baikortasuna" agertu du ETAk egindako "urrats garrantzitsu hau dela eta". "Agiria ETA erakundeak Euskal Herrian dugun gatazka, enfrentamendu eta errepresio egoera gainditzeko duen borondate argiaren adierazlea dela uste dugu. Alde horretatik, Gernikako Akordioaren sinatzaile gisa, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak txalotu egin nahi du ETAk Gernikako akordioaren eta Bruselako adierazpenaren inguruan harturiko konpromisoa". 14:00 aldera atera du AAMk prentsa oharra.

AAMk dio Euskal Herriak "konponbide demokratikoa behar" duela, "Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideak bermatzeko", eta Espainiako eta Frantziako estatuei dei egin die "errepresioa" geratzeko. "Alde horretatik, premia berezia du espetxeetako egoera latza konpontzeak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.